Select Page

Bigarren

aukeretan

Sinisten

Kaixo,
Zaharberritzailea naiz, Arte Ederretan lizentziatua eta Kontserbazioan espezializatua. Arte-kudeaketan eta Arte Garaikidearen analisian ere graduondokoa egin nuen.

Beti interesatu egin zait gauzen estetika eta edertasuna. Inguratzen gaituzten gauzetan, toki publikoetan zein pribatuetan oso analitikoa naiz.

Ikusmenaz gain, ukimena da gehien atsegin dudan zentzua. Ukitzearen bidez gauzen osaera aztertu dezaket, adibidez, materialen testurek ematen duten informazioa funtsezkoa da objektua eskuz edo era mekanikoan egina dagoen jakiteko.

Multinazionalek markatzen diguten abiaduratik at mantentzea erakartzen nauen ideia da. Ahaleginak egitea kontsumitzen ditugun gauzak sostengarri izan daitezen, horiek bota edo desegin aurretik zer egitea den onena jakiteko.

Nahiz eta nire ideologia seriean egindako artikuluetatik urruntzea den, horiei ere aukera bat bilatzea posiblea da… industriala den emaitzetatik urrunduz.

Nire tailerrean, beraz, horrelako lanak egiten dira: zaharberritu, kontserbatu, birziklatu, birplanteatu, eta azken finean, bizitza berri bat eman nolabait zahar gelditu den orori.

Si continuas navegando por este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar