Select Page

Kontserbazio eta zaharberritze artistikoa

Conservación y restauración artística de muebles

Kontserbazioak eta zaharberritzeak ondasunen biziraupena luzatzea du helburu.

Nire eginkizunean bi bide erabili ohi ditut. Alde batetik, hondatzearen prebentzioa (kontserbazio prebentiboa edota babesa) eta, bestetik, hondatuta dagoena konpontzea (zaharberritzea). Zaharberritzera iristen garenean, kontserbazio prebentiboaren aplikazio faltagatik izan ohi da.

Ondasunak orokorrean, hainbat arrazoiengatik egon daitezke hondatuta: denborarengatik, faktore klimatikoengatik edota beste ustekabeko arrazoiengatik. Hala nola, garraio txar batengatik, edo ezusteko kolpe bat dela eta.

Kontserbazioan esku artean daukadanaren ezaugarriak mantentzea da lehentasuna. Era berean, zerbait zaharberritzen dudanean objektuaren jatorrizko propietateak mantentzen saiatzen naiz.

Lanbide honetan hainbat irizpide jarraitu behar dira, horien artean gutxieneko esku-hartzea eta denborak ematen duen kutsua mantentzea. Denborak patina izeneko azal bat osatzen du estalki gisa, eta beti errespetatu egin behar da, horrek ematen baitio balioa.

Gure artean aurkitzen ditugun ondasun arruntenak ondasun higigarriak izaten dira: esertzeko altzariak, gauzak gordetzekoak, bertan idaztekoak, margotzeko astoak, koadroak, marko apaingarriak, portzelana-irudiak, eskulturak eta abar.

Hala ere, beste ondasun batzuk ere badira: ondasun higiezinak deiturikoak.

Hauek, aldiz, ezin dira garraiatu, dauden lekuetatik ezin dira mugitu. Adibidez, ondasun higiezinak deitzen direnen artean, eraikuntza arkitektonikoak izan daitezke, baita beren barnean dauden hormako margoak ere.

Berreskuratutako eta pertsonalizatutako EKO altzariak

Personalización de muebles

Altzari baten funtzioari eta praktikotasunari ez diogu gehienetan merezi duen arreta ipintzen. Askotan altzari batek leku edo toki batean ongi ez doala ikustean bota egiten dugu. Gero, gerta daiteke berriak zaharrak bezain baliagarriak ez izatea.

Oso arrunta da, adibidez, edozein etxebizitzatan zein saltokitan dekorazioa aldatzea erabakitzea; logela, edozein areto, harrera-leku bat eta abar.

Pareten kolorea aldatuta bakarrik, altzariak inguruarekin ez doazela bat ikusten dugu, hau da, lekuz kanpo gelditzen dira.
Hain justu, hori da nik egiten dudana, unean uneko modatik urrun gelditzen diren altzari horiek eguneratu.

Beraz, altzariak integratzen ditut, guztiarekin harmonia bat sortuz. Horretarako altzariak berak inguratzen duen lekua aztertzea gustatzen zait, horrek erabakitzen baitu teknika eta estiloa.

Gauza zaharrak ere eguneratu daitezkeela jakitea, eta toki berri horretan ongi txertatzea egiten dudan beste lana da.
Objektuak eguneratzen baditugu, birziklatu egiten ditugu. Ideiak, gustua eta teknika onena nire kontuz.

Gauza propioa

Creatividad

Hau nire alde sortzailea da. Objektu bakarrak sortzen ditut, gustu txar edo onekoak, begiratzen duenaren arabera. Antzinako modetara bueltatze horretan, eta horiek suposatzen duten balio gehigarri horren “kitsch” marka ager daiteke, oso garaikidea gelditzen den arren.

Apaingarri modura pentsatuak eta eginak daude, edozein toki pribatutan jartzeko akaso, pareta batean, iskina edo txoko bat poetizatzeko intentzioarekin.

Si continuas navegando por este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar